jueves, 31 de marzo de 2011

PREZI: AURKEZPEN DINAMIKOAK EGITEKO AUKERA PAREGABEA



Gaur gelako beste talde baten laguntzarekin PREZI programaren oinarrizko erabilera deskubritu dugu. Programa honekin aurkezpen dinamikoak egin ditzakezu eta izena ematen baduzu beste pertsonek eginiko aurkezpenak oinarri modura hartzeko aukera dago. Hasiera batean oso konplikatua bazirudien ere, erabilerari dagokionez ez da horren zaila. Arazoa prezi bidez aurkezpena egiteko ideiak eta hauen arteko loturak oso garbi izan behar dituzula da. Beste erronka bat!

martes, 29 de marzo de 2011

MARTXOAK 29, ASTEARTEA

Eskolen konparaketarekin jarraitzen dugu eta eztabaidak pil-pilean darrai. Taldean ados gaude teknologia berriak irakasleen lanerako baliabide garrantzitsuak direla eta momentu askotan lanak errazteko tresna izan daitekela. Baina, gure esparrua izango den HHn  zer suposatzen du ordenagailu bat izateak? Seguraski, gelan ordenagailu bat izango dugu... zer erabilera emango diogu?

Erabili edo ez erabili... inor ez da debekuaren alde agertu, baina, erabiltzeak izan ditzakeen abantailak ez ditugu garbi ikusten. Gure zalantza hauen aurrean garrantzitsuena ordenagailu bat erabiltzean ze helbururekin egiten dugun gure buruari galdetzea izango da. Gauza asko bezala aparatua bera ez da kaltegarria, ematen zaion erabilera baizik. Beraz, gelako ordenagailua beste baliabideak bezala zentzuz erabiliko dugu eta ez haurrak entretenituta mantentzeko tresna moduan.

Argazki kamera eta bideo kamerari buruz ere hitz egin dugu. Eskola gehienetan aurki ditzakegu, baina, haurrei ez zaie hauek maneiatzeko aukerarik ematen. Taldekide guztiei garrantzitsuagoa iruditu zaigu aparatu hauen erabilera sustatzea ordenagailuaren aurrean joko batean aritzea baino.


To be continued....

lunes, 28 de marzo de 2011

BUBBL.US: MAPA KONTZEPTUALAK EGITEKO OINARRIZKO GIDA

Programa honetan saltseatzen ibili gara eta oso erabilgarria iruditu zaigu informazioa antolatu edota  aurkezpenak egiteko. Sarearen bidez taldean lan egiteko aukera ematen du bakoitzak bere etxeko ordenagailutik ekarpenak eta aldaketak egitea ahalbidetuz. Oinarrizko gida bat prestatu dugu programak ematen dituen aukerak azalduz. Gonbidatuta zaude, animatu!
BUBBL._US[1]

domingo, 27 de marzo de 2011

MARTXOAK 23, ASTEAZKENA


Aste honetan, eskola desberdinen arteko konparaketa egiteko lanean genbiltzala, lehen egunean sortu zitzaidan zalantzaren inguruan eztabaidatzen jardun dugu: ez al da gehiegizkoa teknologia berrien erabilera? Beharrezkoak al dira benetan? Ez al da aurrez-aurreko harremana galtzen? 

Ados gaude aurrerapen oso garrantzitsuak eman direla azken urteetan. Teknologia hauek lana errazten dute, egia da, baina askotan gizakia ordezkatzen dute. Lehen genuen harreman pertsonala ordezkatzen dute. Hori al da nahi duguna? Azken batean momentuoro kontrolatuta gaudenaren sentsazioa daukagu: telefono mugikorra, facebook, twitter, ...

Orain badirudi ezin garela hau guztia gabe bizi; gure galdera da, beharrezkoak dira benetan, edo guk egiten ditugu beharrezkoak?Puff!! 

 Hasierako zalantzak argitu beharrean gehiago sortzen ari zaizkit. Denbora gehiago beharko dut... Fratoren marrazki hau IKT-ak eskoletan bizi duten errealitatearen isla iruditu zait.