miércoles, 27 de abril de 2011

E-PAPER ZORROA

Kaixo!

          Donostiako Irakasle Eskolan 3 urte eman ondoren, HH 3ko azken txanpan gaude. 3 urte hauetan nire ikuspegia asko aldatu da eta hezkuntza mundua zerbait gehiago ezagutzeko aukera izan badut ere inoiz amaitzen ez den bide batetik jarraitu behar dudala sentitzen dut, beti baitago zerbait berria ikasteko! Horixe gertatu zait lauhileko honetan; IKT munduan murgildu gara eta orokorrean, guztiz ezezaguna genuen arloa eskuragarri izateko aukera eskaini digute. Blog honetan 9 astez jasotako informazioa, sorturiko hausnarketak, eginiko lanak... aurkituko dituzue. Ea gustokoa duzuen!

1.- SARRERA
2.- EGUNEROKOA
3.- ESKOLEN ARTEKO KONPARAKETA
4.- IKT HAUR HEZKUNTZAN
5.- E-ZABORRA
6.- SOFTWARE
     6.1.- Teknologia berriak: software
     6.2.- Vuvox: diaporamak, collage-ak eta argazki muntaiak
     6.3.- Glogster: Horma irudiak egiteko programa
     6.4.- Prezi: aurkezpen dinamikoak egiteko aukera paregabea
     6.5.- Bubbl.us: mapa kontzeptualak egiteko oinarrizko gida
7.- SARE SOZIALAK
8.- BILAKATUZ/TRANSFORMAMOS ERAKUSKETA    
     8.1.- Manifestua
     8.2.- Murala
     8.3- Taldeko manifestuen bilduma
9.- HAUSNARKETA
10.- ESTEKA INTERESGARRIAK
11.- ONDORIOAK


          9 aste iraun duen ikastaro honek bere fruituak eman ditu. ITK-ak HHn beharrezkoak ote ziren geure buruei galdetzen hasi ginen, eskoletan ikusitakoari buruz hausnartu eta gu geu teknologiaren munduan murgiltzen.

          Nire zalantzarik handiena teknologia berriei HHn ze erabilpen eman diezaiokegun izan da. Beharrezkoa al da haurrak ordenagailuak erabiltzen ikastea? Hala bada, ze helbururekin? Momentuz, ikusi ditugun eskoletan helburuak ez dituzte garbi, beraz, nire zalantza guztiz argitu gabe gelditu da. Hargatik, HHn haurrek zuzenean teknologia berriak berabiltzea baino garrantzi gehiago emango nioke bere burua eta ingurunea ezagutzeari.

          Bestetik, irakasle izango garen aldetik, ikastaroa oso emankorra izan dela iruditu zait. Inkontzienteki, autodidaktak izan gara; eta ezinezkoa iruditzen zitzaizkigun softwear-ak erabiltzen ikasi dugu. Nork esango zidan niri blog bat izango nuela? Beraz, frogatuta gelditu da kuriositatea eta gogoa baldin baduzu eta autonomiaz lan egiteko konfidantza baduzu teknologia berrietan murgildu zaitezkeela. Ez da "cerebrito" batzuentzat bakarrik!

           Eskoletan haurrekin eta gurasoekin lanak eta aurkezpenak beste modu batera plazaratzeko aukera eskaintzen diguen mundu zabal honetarako LEIHOA ireki besterik ez dugu egin. Orain salto egin eta hegan egiteko unea da!!

TALDEKO MANIFESTUEN BILDUMA

AURKEZPENA: ESKOLEN ARTEKO KONPARAKETA

ESTEKA INTERESGARRIAK

SOFWARE
ORDENAGAILURAKO BEHAR DUZUN GUZTIA.
DESKARGAK DOAIN.
HAUR-GAZTETXOEN MARRAZKI EKOIZPENAREN BILAKAERA
HIK HASI
EUSKARAZKO PEDAGOGIA ALDIZKARIA









 XTEC. ZIENTZIETAKO WEBGUNE KATALANA

TEKNOLOGIA BERRIAK HAUR HEZKUNTZAN APLIKATZEKO GIDA

ONDORIOAK


9 aste iraun duen ikastaro honek bere fruituak eman ditu. ITK-ak HHn beharrezkoak ote ziren geure buruei galdetzen hasi ginen, eskoletan ikusitakoari buruz hausnartu eta gu geu teknologiaren munduan murgiltzen.
Nire zalantzarik handiena teknologia berriei HHn ze erabilpen eman diezaiokegun izan da. Beharrezkoa al da haurrak ordenagailuak erabiltzen ikastea? Hala bada, ze helbururekin? Momentuz, ikusi ditugun eskoletan helburuak ez dituzte garbi, beraz, nire zalantza guztiz argitu gabe gelditu da. Hargatik, HHn haurrek zuzenean teknologia berriak berabiltzea baino garrantzi gehiago emango nioke bere burua eta ingurunea ezagutzeari.

Bestetik, irakasle izango garen aldetik, ikastaroa oso emankorra izan dela iruditu zait. Inkontzienteki, autodidaktak izan gara; eta ezinezkoa iruditzen zitzaizkigun softwear-ak erabiltzen ikasi dugu. Nork esango zidan niri blog bat izango nuela? Beraz, frogatuta gelditu da kuriositatea eta gogoa baldin baduzu eta autonomiaz lan egiteko konfidantza baduzu teknologia berrietan murgildu zaitezkeela. Ez da "cerebrito" batzuentzat bakarrik!

Eskoletan haurrekin eta gurasoekin lanak eta aurkezpenak beste modu batera plazaratzeko aukera eskaintzen diguen mundu zabal honetarako LEIHOA ireki besterik ez dugu egin. Orain salto egin eta hegan egiteko unea da!!

ESKOLEN ARTEKO KONPARAKETA

Eskolen arteko konparaketa

BILAKATUZ/TRANSFORMAMOS ERAKUSKETA

Estitxuk koordinatuko duen erakusketa honetan parte hartzeko aukera eskaini digute. IKT ikasgaian landu ditugun sofware-ak baliatuz eta  IRAKASLEAREN IDENTITATEA gaitzat harturik, HH 3.mailako  ikasleok 3 urte hauek Irakasle Eskolan eman ondoren, gure barruan sentitu eta aldatu den hori manifestu eta muralen bidez adierazten saiatuko gara.

Hemen duzue erakusketari buruz sarean dagoen informazioa. Gu dagoeneko bertan izan gara eta ateratako argazkiekin bideo txiki hau prestatu dugu. Zorionak antolatzaile eta parte hartzaile guztiei! Animatu eta gerturatu zuek ere!


NARRATIBAK HEZKUNTZAN:

Hezkuntzari so egiten dion begirada berpentsatzearren, Lugaritz Kultur Etxean, ikus eta arte istorio batzuen erakusketa aurkezten da maiatza osoan zehar. Proiektu honek, irakaslearen prestakuntzan garatzen ari den lana eta bere hedapena beste esparru batzuekin lotzen ditu.

Erakusketaren abiapuntua ikaskuntza-irakaskuntza eszenatokiak zabaltzea da, unibertsitatea eta komunitatearen arteko kolaborazioaren bidez bisitariari ikaskuntzarako beste alternatibak imajinatzeko aukera eskainiz.

Donostiako Magisteritza Eskolatik eta etorkizuneko irakasleen formatzaile bezala, hezkuntza kompromiso sozial bezala ulertzen dugu. Konpromiso honek zabaltzera behartzen gaitu eta aldi berean besteak gugana hurbiltzea. Unibertsitatean hezitzen dugu, bai, baina unibertsitatea esperimentazio zentru bezala ulertuz.

EGITARAUA:

Maiatzak 5 (osteguna): 16:00-19:00, Jardunaldi-ilustrazio tailerra. Myriam Cameros Sierra, “La cenicienta que no quería comer perdices”. Bete arte. Donostiako Magisteritza Eskolako (EHU/UPV) 0.4 gelan.

Maiatzak 5 (osteguna): 19:30tan erakusketaren inaugurazioa. Lugaritz Kultur Etxea, Antigua Auzoa, Donostia.

Maiatzak 20 (ostirala): 10:00-12:30. Haurrentzako tailerrak: Musika eta plastika. Donostiako Magisteritza Eskolako ikasleak (EHU/UPV) - auzoko Ikastetxeak. Erakusketa aretoan.

Maiatzak 27 (ostirala): 18:00-20:00. MercaTRUKE: Zer eskaintzen didazu eta zer eraman nahi duzu? Erakusketa aretoan.




martes, 19 de abril de 2011

TEKNOLOGIA BERRIAK: SOFTWARE

Aste hauetako lanak egin ahal izateko besteak beste programa hauek erabili ditugu. Argazkiekin lan egin behar izan dugunean hiru programa hauek lana asko erraztu digute. Batetik picasa-k argazki guztiak karpetetan antolaturik izateko aukera eman digu; argazkiak manipulatzeko, berriz, photoshop edo paint programak erabili ditugu. Hasiera batean asmatzea kosta bazitzaigun ere, nahi duzuna ateratzen zaizunean sekulako poza hartzen duzu!


Esan bezala, eginiko lanak edo power point-eko aurkezpenak sarera igo edo deskargatu ahal izateko bi programa hauetako baten bidez egin daiteke.


Animatu eta deskubritu zuek ere!

SARE SOZIALAK

Oraingoan ere ez naiz animatu sare sozialetan sartzea. Errespetu handia ematen didan eremua da. Bere alde onak baditu, baina, alde "txarrak" zenbat izan daitezkeen argi jakitea zaila da. Interneten aurkitu dugun sare sozialen inguruko aurkezpen hau oso ona iruditu zaigu. Irakasle eta gurasoei zuzenduriko azalpen argia. Garrantzitsua baita ezer epaitu aurretik nahiko informazio izatea...

lunes, 18 de abril de 2011

MURALA: IRAKASLEAREN IDENTITATEA

Hauxe da maiatzan Antiguako Lugaritz kultur-etxean egingo dugun erakusketarako prestaturiko murala. Gaia, irakaslearen identitatea da.

IKUSI, ENTZUN ETA SENTITU!

IKT HAMAIKA KOLORE

Egunak aurrera doaz eta blogari errepaso bat eman ondoren martxoan ikastaroa hasi genuenetik gauza asko ikasi ditudala konturatu naiz. Teknologia berriek hamaika eta bat aukera eskaintzen dizkigute eta argi dago ezin dugula beste alde batera begira jarraitu.

Komunikatzeko bide desberdinak erabiltzen hasteko garaia da eta irakasle izango garen heinean tresna desberdinak maneiatzeko trebatu behar dugu. Argi dago egunero zerbait berria ikasi dezakegula, kuriositate pixkat eta denbora kontua da!

sábado, 16 de abril de 2011

SORMENA ETA TEKNOLOGIA BERRIAK

Ken Robinson-en bideoa hamaika aldiz ikusi dut eta ez naiz nazkatzen. Beti zer pentsatu ematen dit eta irakasleek eskolara joan aurretik egunero ikusi beharko lukete, ea azkenean konbentzitzen diren! Zertan ari dira eskolak?

Teknologia berriak eskoletan beharrezkoak diren edo ez eztabaidan gabiltza, baina, bideo honetan dioten bezalaxe, sormena ez bada lantzen munduko baliabide guztiak izanda ere ezingo da ezer berritzailerik egin.

HAUR GUZTIAK JAIOTZEAN ARTISTA HANDIAK DIRA! Ez ahaztu eta gaitasun hori eta teknologia berriek eskaintzen dituzten aukerak aprobetxatuz gauza handiak egin ahal izango dituzte.

viernes, 15 de abril de 2011

TEKNOLOGIA BERRIAK HEZKUNTZAN

Taldean eztabaidan jarraitzen dugu, teknologia berrien alde onak eta txarrak mahai gainera ateratzen. Honen harira, Iker Laskibarrek, hezkuntzari aplikaturiko teknologia berrietan trebatua denak, Hik Hasi aldizkarian duela ia 10 urte eginiko ekarpena egokia iruditu zait beste ikuspuntu bat gehitzeko. Irakurtzeko tartetxo bat hartzea pena merezi duela uste dut.

TEKNOLOGIA BERRIAK HEZKUNTZAN

GOOGLE ARAKATZEN...

Orain arte google, gmail eta bilatzaile moduan soilik erabili izan dut eta egun hauetan klasean saltseatzen ibili ondoren, harriturik gelditu naiz aplikazio honek ematen dituen aukerekin. Beno, zer esanik ez, blog hau google-ko baliabideetako bat da eta!

Irakasleon lana errazteko baliabide asko eskaintzen ditu, testu akademikoak bilatzeko orria, docs-en bitartez taldean dokumentuak partekatzeko aukera, kutsoko argazkiak picasan karpetetan ordenaturik gordetzeko aukera, web orriak itzultzeko aukera... azken finean, GOOGLE AUKEREN MUNDUA!

Bestalde, orandik ere mundu hau oso arrotza egiten zaidanez, deskonfidantza handia sortzen dit sarean eta doainik horrelako aukerak izatea. Gaur egun ez dago ezer doainik eta! Hor atzean interes asko daudela ziur nago eta inoiz ez dakizu sarean daukazun informazio hori zertarako erabilia izan daitekeen.

MANIFESTUA: HEZKUNTZAREN OINARRIA 5 ESALDIETAN.

Hiru urte luzez hezkuntza eredurik egokienaren bila ibili gara, zer bai eta zer ez… gure aurreideiak hankaz gora jarri eta egunero zerbait berria ikasi dezakegula konprobatu dugu. 5 esaldi hauek borobiltzen dituzten hitzak hizki nagusiz idatzita grabatu ditugu gure buruan: BIZITU, ELKARREKINTZA, AUKERA ASKATASUNA, HAURREN INTERESETATIK ABIATU ETA DENBORA. Kalitatezko hezkuntza eredu bat eskaini ahal izateko beharrezkoak baitira.


Paradoxa badirudi ere, 2011. urtean eredu berritzaileen bila gabiltza, baina, oinarriko puntu garrantzitsuenak aspaldian deskubrituak daudela ez dugu ahaztu behar. Decroly, Montesori, Freire, Malaguzzi, Pikler… ikerketa eta lan asko ehunka urte lehenagokoak dira eta gaur egun Europa eta munduko beste herrialdeetan garatu eta emaitza onak lortu dituzten ereduei aukera bat eman beharrean zerbait berritzailearen bila jarraitzen dugu. Ia guztia asmaturik dago eta! Goazen beste esperientziak gurera ekartzera eta ez dezagun utzi inork gehiago esperientzi aberasgarriak bizitzeko aukera galtzea.

Ez dago errezeta magikorik, baina, guztiok elkarreraginean indarrak hildo berdinerantz eramanda, bizipen errealak bizituz, aukera desberdinak eskainiz norberak kritikoki aukeraketa egin ahal izateko, haurren interes errealak kontutan harturik eta garapenerako norberaren denborak errespetatuz hezkuntzan eraldaketa garrantzitsu bat emango genuke.

Gure esku dago!

miércoles, 13 de abril de 2011

VUVOX: DIAPORAMAK, COLLAGE-AK ETA ARGAZKI MUNTAIAK

Programa honekin kaleidoskopio itsurako diaporamak, collage-ak edota irudi baten gainean pilatutako argazki muntaiak sortu daitezke. Irudiak disko gogorretik, Flickr edo Picasa programetatik igo daitezke.

Multimedia bidezko istorioak sortu eta blog-etan edo webguneetan zintzilikatzeko aukera eskaintzen du. Irudien gainean testua eta bideoak txertatu daitezke. Programak 3 aukera eskaintzen ditu:

Express: aukerarik sinpleena da. Estilo desberdinak aukeratu daitezke baina ez du audiorik sartzeko aukerarik ematen.
Collage: Irudiak eta audioa sartzeko aukera ematen du.
Studio: Aukerarik konplexuena da.

FrancescoTonucci-ren "FRATO, 40 AÑOS CON OJOS DE NIÑO" liburutik ateratako irudiekin osatu dugun diaporama hau ikustera animatzen zaituztegu. Marrazki sinple eta hitz gutxirekin gauza handiak esaten duten irudi hauek hausnarketara bultzatzen gaitu. Nora begira bizi gara?

jueves, 7 de abril de 2011

GLOBSTER: HORMA-IRUDIAK EGITEKO PROGRAMA

Erakusketa eguna gertuago dago eta azken egun hauetan GLOBSTER  programaren erabilera menperatu nahian gabiltza. Oinarrizko erabilera nahiko sinplea badiruri ere, aukera desberdinak aztertu beharko genituzte biharko egunean lan-tresna erabilgarri bat izan dadin.

HHko irakasleentzat lan-tresna erabilgarria izan daiteke. Editorialek aurrez prestaturik dituzten horma-irudiak erabili beharrean, taldearentzat esanguratsuagoak eta gertuagokoak izan daitezkeen horma-irudiak prestatu daitezke.

Haurrek parte hartu duten ekintzen argazkiekin horma-irudi bat erabiltzea aberasgarriagoa iruditzen zaigu. Jarduera modu honetan egitean bi helburu betetzen baitira: batetik, haurraren arreta lantzea horma-irudiko elementu desberdinez baliatuz; eta bestetik, beraiek bizituriko momentu hori gogoratzea eta hitzez azaltzea oroimena landuz.

Interneten zintzilikaturik aurkitu dugun aurkezpen hau programaren erabilera argitzeko lagungarria suertatu daiteke. Ea zuei ere baliagarria zaizuen!

martes, 5 de abril de 2011

E-ZABORRA, POZOI TEKNOLOGIKOA


Gaur eskolen arteko konparaketaren ondorioak ateratzen ari ginela, taldekide batek gauza garrantzitsu bat aipatu du. Gu hemen HHn teknologia berriak beharrezkoak diren edo ez eztabaidatzen  gabiltzan bitartean, garapen bidean dauden herrialdeetan, guk sorturiko zabor teknologikoek beraien haurren osasuna arriskuan jartzen du. Askotan multinazionalen  interes ekonomikoek sorturiko beharrak bultzata jarduten dugu, benetan horrek izan dezken eraginaz pentsatu gabe...